Lau taldetan
bilduko zarete eta talde bakoitza gure gizartearen ezaugarri
diren
zenbait alderdiren ikerketa-lana gauzatuko duen aditu
taldea izango da.
Gogoratu zuen
ikerketan gai jakin bat jorratuko duzuela eta mundu garatuaren
eta ez-garatuaren arteko ezberdintasunak islatu beharko dituzuela.
Zuen taldeak populazioaren bilakaera eta migrazioak
aztertuko ditu. Zuek adituak izango zarete
DEMOGRAFIA
gaian
Zuek gizakien osasun egoeran gertatu diren aldaketen berri
emango duzue. OSASUNA
izango da zuen ikergaia
XXI. mendean
naturak mehatxu eta eraso handiak jasan ditu. INGURUMENA
izango duzue
aztergai.
Gaur egun, ekonomia eta produkzio sistemak oso bestelakoak dira.
Zuek EKONOMIA arloko ikerlariak
zarete.